XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASTEKO BERRIAK. Harrituak.

Irakurtu duzue azkeneko aldian, zer solas biphilak erran dituen Bordeleko archapezpiku kardinaleak jaun jujearen aitzinean.

Ez dauzkitzuet hemen guziak berriz emanen; bainan ez nagoke zenbeit bederen errepikatu gabe: Elizako buruzagi bezala, Eliza guziarekin batean mintzo nitzaiotenean ene diosesako fededuneri, ez dut onhartzen zuen azpiko izaitea.

Fededun hoieri erraiteko dituzkedanetan, ez daukat nere burua nehoren azpiko, Aita Sainduaren eta Jainkoaren baizik.

Elizak erakasten du ez dela lege makurren arabera ibili behar.

Erakaspen bera aurkitzen da zuen lege guzien zimendu bezala, Erreboluzione handiko gizonen ganik, hartuak ditutzuen hitz aiphatuenetan.

Horra zertako zuenetarik zen gizon argitu batek erraiten zuen behin, deputatuen bilkura guziaren aitzinean, zuen esteka tzarrezko egitate eta legeak ezin jasanez: Holako legerik egiten baduzue, zin egiten dut ez dutala hoitaz deus acholarik izanen.

Gure buruzagi gorri framazonak harrituak dagode, ez baizuten uste holako solasik hoin garbiki entzun, eta ikhusten baitute, horren ondotik, bertze aphezpikuak ere holahola mintzatuko zaizkotela.

Eta aphezpikuekin batean, aphezak ere bai.

Kazeta-egile zozialist batek erraiten zioten, egun hautan: Zertako egin duzue haurkeria hori, hola jazartzea Bordeleko archaphezpikuari?.

Ez zinuten ikhusten ez zinutela hortatik deus irabaziko, bainan on baino kalte gehiago eginen zuen burueri?.

Eman diozuete Elizako buruzagieri parada bat ederra erraiteko goraki, zenbat trufatzen diren zuen legeez.

Eta zer egin dezakezue hoik ichil-araz dezakenik?.

Egia handia hori.

Orai gure hemengo jaun aphezpikuari jazartzen baizaizko, sariantaz galdatua diotenaz geroz ager dadien, helduden astelehenean, Baionako jujeen aitzinerat, ikhusiko dute eia izi araziko duten.

Horrek ere erranen diote, eta biphilki, zoin diren Elizaren zuzenak, eta zuzen hoieri buruz ez dutela deus ardietsiko Elizako buruzagietarik.

Orai duela hogoi-ta-hamazazpi urthe, Bismarck, Alamaniako ministro handi aiphatua, hola lotu zitzaioten erresuma hortako aphezpikueri; bainan ukho egin behar izan zuen, ikhusi baizuen ez zezakela deusik ardiets, eta bere kaltetan zabilala.

Gure Frantziako aphezpikuak ez dute Alamaniakoek baino gehiago amorrik emanen, Jainkoaren eta Elizaren zuzenak begiratzeko dituztenean.

Eta gure oraiko ministroak ez dire Bismarck haren achoinetaraino ere hurbiltzen.

Bururatuko ez duten lan bati lotuak dire.

Gezurrez

Zenaturren eskuetarat ethorria zen lege-gei bat deputatuek onetsia, barkhamenduaren emaiteko kaztigu handisko bat izana zuten zozialist batzueri.

Ez uste izan hoien kaztigu hori zuzen-kontrakoa zitekela.

Ez; zozialist hoik nahaskeria frango ibilia zuten; jazarri ziren jandarmeri; hoitarik kolpatu zituzten zenbeit, eta uste dut bat hil zela.

Bainan gure gain hartako buruzagiak bitchi agertzen dire zozialisteri buruz: egun batez iduri du solasetarik herraustu behar dituztela, eta biharamunean gero lausengatzen dituzte.

Egun, atzo eginikako zauria milika.

Horra nola dabilzan elgarrekin.

Beraz, oraikoan, milikatzeko aldia zuten.

Zenatur churi batek galdatu du, zertako ez zen lege beraz baliatuko, barkhatzeko ere lege tzarreri buru egin dutelakotz kaztigatuak izan diren katholikoeri.

Ezen iduri du ez direla katholiko hoik zozialist hek baino hobendunago, ez eta hain hobendun ere.

Huna zer ihardetsi dion galde horri Briand ministroak: ez ditekela barkhamendurik berriz hasteko gogoa dutenentzat, eta badakiela arras ongi katholikoak chede hortako direla.

- Eta zozialistak, du berehala erran zenatur churiak, hemendik aitzinat prestu egon beharrak othe dire?.

Egia zion jaun ministroak, katholikoek bethi gogo bera dutela lege tzarreri buru egiteko; bainan gezurrez mintzo zen, sinhets-arazi nahi zuelarik zozialistak urrikituak direla orai arte ibili dituzten nahaskeriez.